guaixe.eus

Izar hautsa, bueltan

  Kultura  Altsasu

Dantzarima dantza taldeak bere bigarren obraren emanaldi berria eskainiko du. Hilaren 26an, asteartean, izanen da, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean

Irantzun Gonzalez Azpirotzek zuzentzen du Dantzarima dantza konpainia eta Izar hautsa ikuskizunarekin bidaia baterako gonbidapena eginen digute. “Behin bakarrik antzeztu genuenez, beste bigarren aurkezpen bat egiteko gogoekin geunden”, aitortu digu Gonzalezek. Eta gaineratu du: “konpainia obra berriz antzezteko irrikitan zegoen; aurreko emanalditik oroitzapen eta sentipen oso bereziak genituen eta sentimendu horiek berriz berpizteko irrikitan gaude”. Zuzendariak esan digunez, “gainera, izarren leloarekin, eguberrietan antzezteko oso aproposa ikusten genuen”.

Dantzariak “unibertsoan barneratu eta izarrekin” dantzatuko dute. “Dantza egiten dugunean Unibertsoaren parte garela sentitzen dugu. Izarren hautsa besterik ez baikara”. Unibertsoan barneratu, izarrekin dantzatu eta munduko dantzak elkartu zituen Gonzalezek, azken batean munduan “guztiak berdinak gara eta sentimenduak berdinak dira”. 
onpainiako13 dantzariekin batera beste sei ariko dira, bi txiki eta lau gonbidatu. Joan den urteko dantzari berak ariko dira eszenan. Dantza garaikidea oinarri izanik, hainbat dantza teknikak bat egiten dute obran.

Dantzarima
Dantza taldea 2013an sortu zen. Aurreneko obra sortzen, eta bide batez trebatzen, bi urte eman zituzten. Horren emaitza Sustraiak izan zen, 2015eko garagarrilaren 6an mustu zena. Hainbat herrietan eskaini zuten emanaldi hura. Izar Hautsa, konpainiaren bigarren obra, 2016ko lastailaren 8an mustu zuten. Altsasun hori ere. Herriko herri inauterian ezinbesteko bihurtu da konpainia. Eta beste makina bat proiektuetan parte hartu du. Hala, emanaldiaren ondoren ihoteetako antzezpena prestatzen hasiko dira. “Eta martxa hartuta gure hirugarren obrarekin buru-belarri jarriko gara, Milakolore elkartearen laguntzaz”, aurreratu digu Gonzalezek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak