Hainbat sortzailerengan kezka sortu du Altsasuko auziak. Eta musikariek kantu bidez adierazi dute hori. Haietako hiru disko batean jaso ditu Altsasukoak Aske herri asanbaldak. Batetik, irailaren zazpian aurkeztu zen Aurrera Altsasu! kantua dago. Jon Maia bertsolariaren letra eta Pello Reparazen doinua duen abestia hainbat ahots ezagunek kantatzen dute. Horrekin batera, Los del Rayoren La gran mentira eta Nafarroa 1512 taldeak Adur Ramirez de Aldaren hitzekin sortutako Aske doinua. Durangoko Azokan edo Los del Rayo sinfonikoa kontzertuan izan da salgai diskoa, baita ostiraleroko kontzentrazioetan ere.