5. edukiontziaren ezarpena Altsasun

"Materia organikoa bereizteko lege, ekonomia eta ingurumen arrazoiak daude"

Halaxe jakinarazi digu Beñat Agirrek, Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuko hezitzaileak. Altsasun 5. edukiontzia astelehenean hasiko dira erabiltzen eta izena emandako 294 pertsonei materia organikoa banatzeko sortak banatzen ari dira Iortia kultur gunean, gaur, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Astelehenean ordutegi berean izanen dira.