Altsasuko Gurasoek batzarrera deitu dute biharko, hilak 18, osteguna, 19:00etan Gure Etxea eraikinean. Altsasuko auzia ez dela terrorismoa, preso dauden hiru gazteen askatasuna eta haien justizia eskaera zabaldu nahi dute eta, horretarako, Nafarroan barna bira bat egitea erabaki dute. Herritarren eta kolektiboen laguntzaz prestatu nahi dute bira hori, horregatik, batzarrean parte hartzera deitu dute.