Zortziko erraldoian parte hartzeko deia

Guaixe 2018ko ots. 9a, 09:58

Joan den urtean bezala, aurten ere Zortziko erraldoian parte hartzera deitu dute Altsasukoak Aske-tik. Bihar, 12:30ean, kultur gunea parean izanen da. Santa Ageda kinto ospakizunetako egun handian dantza eginez auzipetuekin elkartasun keinu bat egiteko tartea egiteko eskatu zaie altsasuarrei. Aldi berean, Utzi Altsasu bakean leloa duen ttattarra edo zapia janztera deitu dute. Azkenik, herriko kintadak elkartasun argazkiak egitera animatu dituzte. Halakorik eginez gero altsasu@gmail.com e-postara bidaltzeko eskatu dute.