Dantza mugimenduekin elkartasuna adierazi zuten makina bat altsasuarrek larunbatean. Bigarren urtez jarraian Zortzikoa dantzatuz, elkartasuna adierazi zieten herritarrek Altsasuko Auzian auzipetuta dauden gazteei. Eguraldiak lagundu ez zuenez, kultur guneko zabalgunean dantzatu beharrean frontoian aritu ziren dantzan.