Munduan giza eskubideen egoera zertan den aztertzen duen txostena argitaratzen du urtero Amnistia Internacionalek. 159 estaturen eta lurralderen argazkia egiten dute erakundeko adituek, beti ere giza eskubideak kontuan izanik. Ikertutakoen artean Espainia dago. Estatuko atalean Kataluniako egoera, errefuxiatuak, torturak eta tratu txarrak, Franquismoaren zigorgabetasuna, indarkeria matxista eta beste.
Amnistia Internacionalen txostenak Altsasuko auziri ere aipamena egiten dio. Zortzi auzipetuei terrorismoaren kontrako legedia aplikatzea salatu du erakundeak: "epaileek terrorismoaren kontrako legedia neurririk gabe aplikatzen segitu zuen joan zen urtean. Altsasuko taberna batean, 2016ko lastailean, zerbitzuz kanpo zeuden bi Guardia Civilen erasoan ustez parte hartu zuten atxilotutako eta auzipetuetako pertsonetako hiru behin behinean espetxean daude, 2018ko apirilean eginen den epaiketa baten zain".
Giza eskubideen alde lan egiten duen erakundeak, besteak beste, estatuan adierazpen askatasunaren eta elkarretaratze baketsurako eskubideen kontrako erasoak opatu ditu azterketan. "Salatzea, baita sare sozialen bidez, gero eta arriskutsuagoa da", eta hori mozal legeari "esker" dela gaztigatu du.