Altsasuko mugimendu feminista greba deialdia prestatzen buru belarri aritu da azken asteetan. Horren emaitza da asteazkenerako eta ostegunerako antolatu duen egitaraua. Bestetik, Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, urtero moduan, martxorako deialdiak egin ditu. Dagoeneko emakumezko askoren agendan tokia duen Lilasterketa, lasterketa ez lehiakorra, antolatu du atzera ere. Kirolari lotutako saio bat, herriko kirol elkarteetako zuzendaritza batzordeko kideei zuzenduta dagoena, eta literatur hizketaldia izanen dira ere.
Egitaraua
Martxoak 7, asteazkena
12:00 Esku-orrien banaketa, azokan.
19:00 Esku-orrien banaketa.
24:00 Mandarrak etxeko leihoetara ateratzea.
Martxoak 8, osteguna
09:00 Megafonia Gure Etxea eraikinean.
Arte instalazioan egunean zehar Gure Etxea eraikinean.
11:00-12:00 Juntadizoa eta trikitilariak, Gure Etxea eraikinean.
12:00-14:00 Giza-kate zaratatsua, kultur gunetik abiatuta.
14:00 Bazkari autogestionatua eta disko-jartzailea.
20:00 Sakanako manifestazioa; mistoa, alai eta koloretsua.
Martxoak 18, domeka
12:00 Lilasterketa, Foru plazatik.
Martxoak 20, asteartea
19:00 Nola sustatu emakumeen partaidetza kirol elkarteetan. 19:00etan, Iortia kultur gunean.
Zehaztu gabeko data
Pilar Labaien hizkuntza eta literatura irakasleak zuzendutako literatur hizketaldia, El cuento de la criada, Margaret Atwood.