2018 mar 12 Arbizu
Emakumeen Eguneko deialdiek Arbizun oihartzuna izan zuten. Haien segida larunbatean izan zen, Erradikalak gara bertso eta bakarrizketa ikuskizunaren emanaldiarekin eta ondoren egin zen emakuzmezkoen afariarekin. Martxoaren 8aren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, ostiralean, 18:00etan, emakumeak eta kartzela mahai ingurua izanen da udaletxeko batzar gelan. Eta bukatzeko, hilaren 23an, Iparraldeko neskaren kontakizuna, 19:00etan, liburutegian.