2016ko azaroaren 14an Guardia Civilak Altsasuko auzian auzipetutako gazteak atxilotu zituen. Ordutik hiru gazte preso segitzen dute. Eta data hura gogoratzeko hilaren 14ero ekimen bat antolatzen du Altsasukoak Aske herri-asanbladak. Gaurko, martxoaren 14rako, deialdia egin dute Foru plazan 19:00etan agertzeko. Zuen hitzak gureak eginez da deialdiaren leloa. Gaurkoa deialdi berezia izanen da, hilabete barru, apirilaren 14an, Iruñean eginen den manifestazioaren eta apirilaren 16an hasiko den epaiketaren aurretik azkena izanen delako.