Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzarrak onartu duen erakunde-adierazpenean “babesa” azaldu dio Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri asanbaldak larunbaterako deitutako manifestazioari. Aldi berean, Parlamentutatik nafarrei dei egin zaie larunbatean, 17:30ean, Iruñeko Golem zinematik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Mobilizazioak Justizia nahi dugu. Ez da terrorismoa. Altsasukoak aske leloa du eta “giza eskubideekin, askatasunekin eta berme demokratikoekin konpromisoa adieraztea du helburu”. Nafarroako Gobernuari eusten dion laukoak erakunde-adierazpena babestu du eta kontrako botoa eman dute UPNk, PSNk eta PPk.