Astelehenean hasiko da Altsasuko 8 gazteen kontrako epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 2016ko ferietan gertatutako liskarrengatik terrorismo delitua leporatzen diete 8 gazte hauei eta guztira 375 urte eskatzen diete. Larunbatean manifestazio handia dago deituta Iruñean, JUSTIZIA lelopean. Guaixek sortutako web orri honetan egunez egun auziaren inguruan gertatutakoa jasotzen da, denbora-lerroan. Sartu eta kontsultatu: altsasukoauzia.guaixe.eus