ELA, LAB, ESK, CGT, EHNE eta STEILAS sindikatuek kontzentrazioa egin zuten atzo
Iruñeko epaitegien aurrean. Langileok ere justizia nahi dugu, Ez da terrorismoa. Altsasukoak aske lelopean Altsasuko auzia Nafarroako epaitegietan epaitua izatea eskatuko dute. Zehazki, Nafarroako Lurralde Auzitegiko Epaitegi Dekanoari eskatu diote Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiarekin harremanetan jarri dadila eta Altsasuko auzia “dagokion epaitegi naturalean” egitearen alde azaldu dadila.
Sindikatuen ordezkariek argi dute “2016ko lastailaren 15ean Altsasuko taberna batean gertatu zena ez dela terrorismoa; hala adierazi dute, tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat eragilek”. Jatorri eta ideologia desberdineko legegileek gauza bera diotela gogorarazi dute. “Beraz, Altsasuko taberna batean gertatutakoa Nafarroako Lurralde Auzitegian falta-epaiketa gisa epaitua izateko baldintza guztiak daudela uste dugu”.