2016ko ferietako liskarretik gaur egunera arte Altsasuko auzia izenez ezaguna denak egunez egun eman duena laburbildu dugu hemen.
Kronologia
2016-10-15 Goizaldean Guardia Civilen, haien bikoteen eta gazteen arteko liskarra izan zen.
2016-10-17 Atxilotutako bi gazteak Mari Paz Benito epailearen aurrean deklaratu zuten.
2016-10-18 Covitek Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarri zuen.
2016-10-22 Muntaia eta hedabide batzuen trataera salatzeko manifestazioa. Covitekoak hasieran.
2016-10-26 Bost gazte Iruñeko epailearen aurrean deklaratzera joan ziren. Ez zegoen.
2016-10-27 Guardia Civilaren txostenak ez du terrorismo zantzurik ikusten.
2016-10-28 Beste bi gazte Iruñean deklaratzen saiatzen dira. Asmoa adieraziz agiria sinatu zuten.
2017-11-07 Falangeren mehatxu pintada Koxka tabernan.
2016-11-09 Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiaren inhibizioa, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak beretako eskatu zuen kasua.
2016-11-10 El Mundok altsasuarren izen abizenak argitaratu zituen, adin txikikoenak barne. Batzuek hala jakin zuten inputatuta zeudela.
2016-11-14 10 gazte altsasuar atxilotu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindurik gabe.
Atxiloketen kontrako manifestazio jendetsua.
2016-11-15 Nafarroako Gobernuak atxiloketak ez zirela beharrezkoak adierazi zuen.
Atxiloketak salatzeko manifestazioa.
2016-11-16 Altsasuko Udalak azaroaren 26rako manifestazioa deitu zuen.
Madrilen deklaratu ondoren beste gazte bat kartzelara. Zazpi guztira. FIES erregimena ezarri zieten.
2016-11-19 Manifestaziora deitzeko prentsaurreko handia.
2016-11-21 Nafarroako Parlamentuak atxiloketak errefusatu zituen.
2016-11-26 20.000 bat pertsona elkartu ziren manifestazioan.
2016-12-02 Auzipetuen gurasoak Nafarroako Parlamentuan azalpenak eman zituzten.
2016-12-14 Hilabete preso. Salatzeko Burunda frontoia bete zuten.
2016-12-20 Lau gazte aske utzi zituzten.
Auzipetuen gurasoak Espainiako Kongresuan hainbat taldeetako ordezkariekin bildu ziren.
Auzipetuen etxeetaraino giza katea.
2016-11-21 Askatasuna eskatzeko ostiraleroko kontzentrazioak hasi zituzten.
2017-01-07 Atxiloketen ondorengo herri batzarrean parte hartzeagatik 10 isun iritsi ziren.
2017-01-08 Altsasukoen askatasuna eskatzeko kontzentrazioa Madrilen.
2017-01-21 Elkartasun bazkariak Altsasuko elkarteetan.
2017-01-26 Herri asanbladak auziari buruzko maiatz arteko hitzaldi bira aurkeztu zuen.
2017-01-27 Manifestuaren Sakanako aurkezpena.
2017-01-28 Soto del Real espetxera martxa.
2017-01-31 Lege arloko profesionalen manifestuaren aurkezpena.
2017-02-02 Manifestuaren aurkezpena Iruñean. 130 pertsona ezagunen sinadurarekin hasi ziren.
Nafarroako Lurralde Auzitegiak defentsaren helegitea aztertzen hasi zen.
2017-02-13 Bi adin txikiko deklaratzen izan ziren Madrilen.
2017-02-14 Argi itzalaldia hiru hilabeteko espetxeratzea salatzeko.
2017-02-16 Nafarroako Parlamentuak gorteei Zigor Kodeko 573. artikulua aldatzeko eskatu zion.
2017-02-22 Altsasuko Udalak hiru gazteen askatasuna eskatu zuen.
2017-02-24 100 egun preso, salaketa kontzentrazioan 2.000 pertsona Iruñean.
2017-03-07 Gazte baten auzipetzea baliogabetua. Auzian 8 daude, bi adin txikiko.
2017-03-08 Bi asteroko kontzentrazioak egiten hasi ziren Iruñean.
2017-03-14 Kazolkada 4 hilabeteko espetxealdia salatzeko.
2017-03-22 90 diputatuk eta senatari inguruk adierazpen bateratua aurkeztu zuten.
2017-03-23 www.altsasugurasoak.com web orrian manifestua sinatu daiteke.
2017-03-24 Nafarroako Lurralde Auzitegiak helegitea onartu eta Iruñean epaitzea eskatzen du.
2017-04-05 Hiru presoen askatasun helegitea atzera bota zuen Espainiako Entzutegi Nazionalak.
Gurasoak azokan sinadurak biltzen hasi ziren. Hiru asteazkenetan izan ziren.
2017-04-14 Kontzentrazioa 5 hilabete preso zeudela salatzeko.
2017-04-15 Futbol 7 txapelketa.
2017-04-28 Kulturaz Aske asteburua hasi zen.
2017-05-03 Manifestuak 18.000 sinaduren babesa zuen.
2017-05-06 Muntaien kontrako manifestazioa Madrilen.
2017-05-14 Urte erdi preso eman zutela salatzeko 4.000 pertsonek manifestazioa egin zuten.
2017-05-17 Auzitegi Gorenak epaiketan non egin behar zen erabaki bitartean Espainiako Auzitegi Nazionalak Nafarroako Lurralde Auzitegiaren errekerimenduari kasurik ez egitea eta kasua tramitatzen jarraitzea “errespetu” faltatzat jo zuten gurasoek.
2017-05-23 Ideien bigarren asanblada egin zen plataformak deituta.
2017-05-29 Abokatuen eskaera onartu eta Gorenak Auzitegi Nazionalari auziaren prozedura eteteko eskatu zion.
2017-05-31 83 alkatek auzia Nafarroako Lurralde Auzitegira bueltatzea eskatu zuten.
2017-06-01 Gorenak auzia Auzitegi Nazionalean epaitu behar zela erabaki zuen.
Gurasoek eta plataformak batzar jendetsuan euren iritzia eman zuten. Manifestaziorako baimena ez zuten eman. Antolatzaileek deialdia bertan behera utzi arren jendetzak parte hartu zuen. Isuna azaroan iritsi zitzaion guraso bati.
2017-06-03 Gorenaren epai salatu zuten 3.000 pertsonek manifestazioan.
Soto del Real espetxera hirugarren martxa egin zen.
2017-06-06 Adur bakartze modulura eraman zuten, martxakoak agurtzeagatik. Salaketa kontzentrazioak egin ziren herrian barna.
2017-06-09 Gazteak espetxe desberdinetan dispertsatu zituzten: Oihan Navalcarnerora (433 km-ra), Adur Arajuezera (460 km-ra) eta Jokin Extremerara (13an) (465 km-ra).
2017-06-11 Hiruen dispertsioa salatzeko 2.000 pertsonek manifestazio zaratatsua egin zuten.
2017-06-14 Mural herrikoia egin zuten espetxeratzearen 7. hilabetea gogorarazteko.
2017-06-19 Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeralamileen Batzordea Altsasun biltzen zela eta gurasoek alderdietako ordezkariei txosten bana eman zieten.
Parlamentuak auzian dagoen “proportzionaltasun faltagatik” kezka azaldu zuen.
2017-06-29 Gurasoen ordezkaritza eta abokatuetako bat Europako Parlamentuko taldeekin bildu ziren Bruselan. 51 eurodiputatuk adierazpena sinatu zuten.
Adurren senideek auto istripua izan zuten espetxetik bueltan.
2017-07-04 Fiskaltzak egin zezakeen zigor eskaerarik handiena egin zuen: 375 urte guztiendako.
2017-07-05 Herritarrez babestuta, gurasoek prentsaurrekoa eman zuten eta zigor eskaera “neurrigabeak” zirela salatu zuten.
Udalak zigor eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu zuen.
2017-07-07 4.500 pertsonek manifestazioa egin zuten. Gurasoek “injustiziari buruzko argudioak” zabaltzeko eskatu zuten.
2017-07-14 Auzia salatzeko Iruñeko Gaztelu plaza jendez bete zen.
2017-07-20 Fiskaltzaren egoitzaren parean kontzentrazioa egin zuten Madrilen.
2017-07-22 Gurasoek Elizondon ekin zioten informazio-hitzaldien errondari.
2017-08-06 Gasteizko festetan kontzentrazioa egin zen.
2017-08-14 Kontzentrazio jendetsua Dantzalekuko igerilekuan. Xarxa Anti-repressió de Familiars de Detingudes taldeko ordezkaritza Altsasun.
2017-08-19 Donostiako festetan kontzentrazioa egin zen.
2017-08-21 Bilboko festetan kontzentrazioa egin zen.
2017-09-04 Nafarroako Parlamentuko Bozeralamileen Batzordeak fiskaltzaren eskaerekin “erabateko desadostasuna” azaldu zuen.
2017-09-07 Aurrera Altsasu! kantua eta bideoklipa aurkeztu zituzten.
2017-09-09 Fermin Muguruzaren elkartasun kontzertua.
2017-09-14 Auzia salatzeko elkartasun jaitsiera egin zuten peñetako kideek. Hurrengo egunean kontzentrazioa egin zen.
2017-09-16 Herri mugimenduak deituta manifestazioa egin zen.
2017-09-19 Presoei zazpigarren aldiz askatasuna ukatu zieten.
2017-09-27 Altsasukoa terrorismotzat ez hartzea eskatu dute 47 gizarte eta kultur kolektibok.
2017-09-29 Europako Batzordeko lehen lehendakariorde Frans Timmermansek esan zuen gertutik segituko dutela Altsasuko auzia. Zigorren proportzionaltasuna eta oinarrizko eskubideak betetzen direla aztertuko du.
2017-10-13 Iluntzeko kontzentrazioarekin ferietako asteburuko karpa mustu zen. Han presoendako 500 gutun pasa jaso zituzten.
2017-10-16 Guardia Civileko elkarte batek Altsasuko kideak omendu ziten. Aurretik alkatearekin izandako elkarrizketa ezkutuan grabatu eta web-hedabide bati pasa zioten.
2017-11-14 Urtebete Guardia Civilak sarekada egin zela. Auzia salatzeko argiteriaren itzali eta kontzentrazioa egin zen. Itxaropenaren arbola landatu zen.
Abokatuek “defentsarako froga gehienak ukatuta, defentsarako eta prozesu zuzena izateko eskubidea urratu” dela salatu zuten.
Covitek Europako Batzordeko lehen lehendakariordeari gutuna bidali zion.
2017-11-19 Adurri jarritako bakartze zigorra ez zela zuzena izan jakin zen.
2017-11-20 Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auzian “epaitegiek proportzionaltasunez jokatzeko” eskatu zuen.
2017-11-21 Epaiketaren data jakinarazi zen.
2017-11-26 Urte bete preso egin zutela salatu zuten 5.000 pertsonek manifestazioan.
2017-11-28 Nafarroako Gobernuak Parlamentuaren adierazpena bere egin zuen.
2017-12-05 Epaileek Adurren eta Jokinen behin behineko askatasuna ukatu zuten.
2017-12-14 Preso daudenen eta egon zirenen gertukoek bisitetan munduari bost buelta adina km eginak zituzten.
2017-12-29 Altsasu, eskubide eta askatasun demokratikoak erakusketa ibiltaria mustu zen.
2018-01-26 Altsasukoak aske literatur lehiaketako sari banaketa.
2018-02-22 Altsasuko auzia Amnisty Internationalen urteko txostenean jaso zen.
Fair Trialsendako Altsasuko auziko zigor eskaria “asaldagarria” da.
2018-02-24 Altsasuko 49 taldek eta elkartek antolatutako Nafarroako Birako sei etapetatik lehen egin zen.
2018-03-02 Auzipetuen eskaera atzera bota eta Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi zuen epaiketan Guardia Civilarekin lotura duen epaile bat izanen dela.
2018-03-29 Hiru gaztek 500 egun preso egin zituzten.
2018-04-09 Nafarroako Parlamentuak 14ko manifestazioan parte hartzera deitu zuen.
2018-04-14 Justizia eskatuz manifestazioa egin zuten 50.000 pertsonek Iruñean.
Modu ikusgarriagoan hemen duzu kronologia.