Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri asanbladak deituta, bihar Iruñean eginen den manifestazioari bere babesa adierazi diote eta bat egiten dute hainbat nafar ezagunek eta Justizia, proportzionaltasuna eta Ez da terrorismoa aldarriekin bat egin dute.
Honakoak dira atxikimendua azaldu duten nafar ezagun horiek: Pedro Miguel Etxenike (fisikaria, Europako Fisika Elkarteko ohorezko kidea), Montxo Armendariz (zinema-zuzendaria), Helena Taberna (zinema-zuzendaria), Carlos Garaikoetxea (lehendakari ohia), Daniel Innerarity (filosofoa), Mirentxu Purroy (kazetaria), Juan Martinez de Irujo (pilotaria), Fernando Rey (itzultzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Begoña Zabala (Emakume Internazionalista), Miguel Sanchez-Ostiz (idazlea), Joseba Ezkurdia (pilotaria), Mikel Urmeneta (ilustratzailea), Txema Aranaz (editorea), Xabier Morras (margolaria), Dora Salazar (eskultorea),Jose Mari Esparza (editorea), Roldan Jimeno (historialaria), Lourdes Errazti (Aranzadi zientzia elkarteko kidea), Juan Kruz Lakasta (kazetaria), Xabi Otero (argazkilaria), Enrike Zelaia (akordeoilaria), Castillo Suarez (idazlea), Sagrario Aleman (irakaslea), Asier Aranguren (kazetaria), Fermin Balentzia (Musikaria), Satur Leoz (kazetaria) eta Txabi Idoate (margolaria).