Covitek, ETAren terrorismoaren biktimen Nafarroako elkarteak, Doble 12 kultura-elkarteak, Vecinos de Paz, Asociación por la Tolerancia eta Recuperar Navarrak Altsasuko erasoaren biktima izan zirenen aldeko kontzentrazioa egin zuten asteartean Iruñean. Maria Jose, Pilar, Oscar eta Alvaro, zuekin gaude leloa zuen bilkurak eta mila pertsonatik gora elkartu zituen. Parte-hartzaileen artean UPN, PSN, PP, Ciudadanos eta haien gertuko elkarteetako ordezkariak izan ziren.
Fernando Savater filosofoak irakurri zuen ekitaldiko manifestua. Hark azaldu zuenez, “bi guardia civilek eta haien neska lagunek 2016ko lastailean Altsasun jasandako eraso basatia Nafarroan mende erdiz bizi izan dugun terrorismo mende erdia laburbiltzen du”. Zirenak zirelako kolpatu zituztela baieztatu ondoren, gaineratu zuen: “Segurtasun Indarren kontra ETAk diseinatutako Alde Hemendik kanpainako manualari segituz egin zen dena”.
Savaterrek azaldu zuenez, “erasoaren ondoren, ETA eta bere ingurunean gizartean ezartzen saiatu diren gorroto mekanismoa funtzionatzen hasi ziren, biktimak borrero eta borreroak kausa zintzo batekin konprometitutako herritar bihurtuz”.
Filosofoak ziurtatu zuenez, “hilabeteetan Nafarroako erakunde publikoak erasotzaileen alde egon dira. Justizia boterea presionatzen saiatu dira eta gertakariei larritasuna kendu diete!”. Coviteko bozeramaileak gaineratu duenez, “harroputzei ontasuna emateko gazteak edo mutilak deitu diete, erasoari tabernako liskarra”. Horretan, “ardurak banatu eta kontakizuna zuritzeko saiakera” ikusi du Covitek, “ETA existitu ez balitz gertaera hori ez zelako sekula gertatuko”. Larritzat jo zuen erakundeak “biktimekiko elkartasun keinu txikiena” agertu ez izana. “Eta nafar guztien izenean egin dute”.
Erakundeak kontraesanean harrapatu dituztela ere nabarmendu zuten, “feminismoa sustatzen zuten bitartean basatiki erasotutako bi emakumezko bakarrik utzi dituztelako. Jazarpen kanpainak sustatzen zituzten bitartean alde batera uzten zituztelako Altsasuko saldo erradikal basatiak alde batera utzi dituzte”. Bereziki Maria Joseri eta Pilarri adierazi zieten babesa, “lesio fisikoez aparte, 2016ko gau hartan hasitako erasoaren, jazarpenaren eta beldurraren hedatze-uhina pairatu baitute”.