Madrilgo hirugarren kronika

Guaixe 2018ko api. 18a, 20:48

Gaurkoan 300 bat pertsona elkartu dira Altsasukoak Aske herri asanbladako kideek bidalitako kronika entzun eta bideoa ikustera. Estreinakoz, gaur ez da kamerarik izan kontzentrazioan.

Kronika
Atzo eta herenegun bezala, 09:00ak aldera hasi gara elkartzen auzitegiko atean. Ordurako kamera batzuk zain ditugu eta beste batzuk gehitu zaizkie; hiru egun daramatzagu eta ohiturak errepikatzen dira.

Kamerak muntatzen dituzten bitartean, elkartuz goaz, familiak eta lagunak; besarkada eta agur azkarrak eta gaur publiko gisa auzipetuak lagunduko dituzten 32koen zerrenda osatzera. Errutina furgoien iritsierak eta animo oihuek hausten dute.

Eman ahal diegun berotasun eta laguntasun guztiarekin sartu dira auzipetuak, aurreko hilabeteetan pilatu dutena eta larunbateko manifestazio handiak gu guztioi emandako indar ikaragarria aldean dutela.

Gaurkoan Fiskaltzak deitutako lekukoen saioa da. Bitartean, eguzkiak gogoz jotzen duen industrialde honetan, atetik, barruan gertatzen denari eta hedabideen bidez iristen zaigunari adi erreparatzen diogu (esperantzatik haserrera… emozioak gora, emozioak behera).

Auzi-aretoaren barruan lekukoek galderak erantzuten dituzte eta, berriro ere, akusazioaren kontakizuna erortzen doa. Bideoan xehetasunak dituzue.

Auzipetuak sendo eusten diote, nahiz eta batzuetan gogorra den.

Hemen gaude eta segituko dugu!

Madrildik besarkada beroa presente zaudeten guztiei.

Aupa Altsasu!

Altsasukoak Aske!