Nafarroako Gobernuaren Bruselasko ordezkariak, Mikel Irujok, Eskualdeen Batzordeko European Alliance Taldeko presidente Karl Vanlouverekin lan bilera izan berri du. Beste hainbat mintzagaien artean, Irujok Nafarroako Parlamentuak Altsasuko Auziaren inguruan onartutako eta Nafarroako Gobernuak ondoren bere egindako erresoluzioaren berri eman dio Vanlouverri.
Nafarroako Gobernutik azaldu dutenez, Altsasuko auzian epaitzen ari diren gertakariei terrorismo kalifikazioa eman izanagatik "sorpresa" adierazi du Karl Vanlouverrek, eta Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren erresoluzioaren berri Europako Kontseiluan dauden bere ordezkariei emateko konpromisoa azaldu du. Kontseiluaren barruan dago Europako Giza Eskubideen Auzitegia.
Halaber, Flandiako Parlamentuko kide denez, Flandiako Parlamentuan kasuaren inguruko erresoluzioa aurkeztea aztertuko du Vanlouverrek.