Madrilgo seigarren kronika

Guaixe 2018ko api. 23a, 21:40

Altsasuko auziko epaiketaren bigarren eta azken hastea gaur hasi da. Bihar sindikatuetako ordezkaritza espero dute epaitegiaren atarian. Auzi-saioekin batera, Altsasun, udaletxe parean, berriro ere, kontzentrazioak hasi dira. 300 bat pertsona elkartu dira Madrilgo berriak jaso eta, ondoren, Gure Etxea eraikinean bideo-kronika ikustera. Hauxe, gurasoek auzitegiko ataritik bidalitako kronika:

Akusazioak deitutako 11 perituren txanda izan da gaurkoa. Suposatzen da perituek kualifikatua eta oinarria duen informazioa eman behar dutela. Hala ere, 11 perituetatik 7 guardia civilak dira. Beste behin ikerketaren inpartzialtasun falta zalantzan gelditu da.

Guardia Civilaren peritu batek esan du ferietako gau hartan gertatutakoak planifikatuta zeudela. Ustezko eraso hori egiteko borondatea eta aurre prestaketarako lanen berri emanen luketen aurreko bileren, agirien edo elkarrizketen oinarririk ez du. Horretarako, unean uneko lau kointzidentziatan oinarritzen da, eta lau hilabeteko tartean auzipetuen eta Altsasuko guardien artean inolako gorabehera izan gabe. Lau kointzidentziak dira: Guardia Civilaren ate irekien jardunaldia, Ospa Eguna, Pilareko eguneko meza eta gaixo dauden presoen alde beste herri batean egindako manifestazioa. Lau jardueratan ez zen istilurik egon, jarduera politikoak edo gizarte-salaketa dira. Defentsaren galderei erantzunez, kontakizunean kontraesanak opatzen dira. Esaterako, auzipetuak protesta horietan ez dituztela identifikatu; aurretik esandakoa ez dagoela irudietan jasoa edo Ospak ez zuela lastailaren 12ko mezara joateko deialdirik egin.

Bost telefono mugikorretatik informazioa ateratzeko ardura izan duten Guardia Civileko lau perituen deklarazioak erakutsi du ez dutela arlo horretan ikerketarik egiteko gogorik izan. Esaterako, deien erregistroaren ustez ezabatu zirela eta telefono konpainiei ez zieten deien trafikoari buruzko informaziorik eskatu. Defentsek informazio hori eman dute, akusazioek iradokitzen dutenaren kontra argi uzteko ez dagoela proba egozgarriak estaltzeko inolako asmorik ez dutela. Bitxia da, esaterako, aplikazio batzuk gertakariak pasa eta berehala ez desinstalatzea, 20 egun beranduago baizik. Erabiltzaileen artean ohikoa den hori beste arrazoi batzuengatik egin zela erakusten du, eta ez probak estaltzeko. Snapchat mezuak bidaltzeko programaren delituzko-erabilera azaltzen saiatu dira, 225 milioi pertsonak erabiltzen duten programa izanik. Saiatu dira proba moduan erakusten telefono mugikorrean zeuden kartel publikoen irudiak.

Medikua den perituak esan du zauri larriena orkatila hautsia dela. Gaurdia civiletako batek haustura eta ezpainean cm erdiko zauria zuen, puntu batekin sendatu zutena, eta ez zuen ubeldurarik. Beste guardia batek txitxoi bat, hankan ubeldura bat eta bizkarrean urradurak zituen. Lau pertsona horiek pairatu zituzten zauri horiek ez ditugu gutxiesten, baina uste dugu bidezkoa dela gure harridura adieraztea zauri horiek eragin zituzten gertakarietan gure seme-alabek uste parte hartu zutelako haiendako 375 urteko kartzela zigorra eskatzea.


Plataformakoen 6. kronika:
Sei epaiketaren bigarren asteari ekin diogu Audientzia Nazionalean, asteburu motz baten ondoren, joan-etorriak, bisitak eta bilerak direla ea atean elkartu gara. Dena martxan, animoak eman eta aurrera.

Aurreko astean baino hedabide gutxiago dago eta furgona eta inputatuen sarrerak erepikatzen dira, horrkein batera animo txaloak; publikoa sartu bitartean saioari hasiera eman zaio. Kanpoan euria ari du. Pasa den astean kristoren beroa izan genuen eta aste honetan, berriz, bustitzea tokatzen zaigu. Hemendik ez gara mugituko.

Gaur 11 peritu dira, akusazioak deiturik. Haien artean,  guardia civil, mediku batzuk, biktimen bulegoko ordezkariak eta foruzain bat.

Gorputz armatuen presentzia erabatekoa da, salatzaileak dira, ukondoka Foruzaingoa ikerketatik baztertu eta haren ardura hartu dutenak, akusazioaren txostena egin dute, aldi beran, peritu eat akusazio partikular bezala deklaratu dutenak. Hau gutxi balitz, epailea bera, guardia civilaren senidea eta gorputz armatu horrekin lotura zuzena adierazi duena.

Aurreko astean ikusi genituen gauza batzuk gogoratzea komeni da. Salatzaileek ez zuten Foruzaingoaren aurrean deklaratu nahi izan, errekonozimendu argazkietan hainbat etniatako jendea agertzen zen gure lagunekin batera, 2016ko atxiloketak nahiz eta haien burua Iruñeko Lurralde Auzitegian aurkeztu… asko dira proizesu honen norabidea markatzen ari diren elementuak.

Berriz ere, jo puntua Altsasun jarri nahi da. Gau hartako gertaeran beharrean, iritzietan, ideologietan, herri ekimenetan eta auziperatuek hauetan izan duten parte hartzean. Berriz ere, ideologiak eta motibazioak epailearen aurrean utzita. Altsasu infernua dela sinistarazi nahgi dute, pentsamenduak mehatxu eta horrela muntaia horren eraikuntza justifikatu nahi dute. Nahikoa da!

Argudio horren baitan, defentsaren galderen ondorioz, baieztapen asko zentzurik gane geratzen dira. Ez dira frogak existitzen.

Bihar arte saioa bertan behera geratu da, ziurrenik aldez aurretik prestaturiko zerbait da. Eta datozen egunetan antzeko argudioak entzuten jarraitu beharko dugu.

Bihar sindikatuetako ordezkarien presentzia espero dugu eta beso zabalik hartuko ditugu.

San Fernandoko unitate mugikorretik besarkada han di bat eta animo!!!

Segitzen dugu eta segituko dugu!

Aupa Altsasu!

Altsasukoak aske!!!