Altsasuko Gurasoen kronika:
Bederatzigarren auzi saioa akusazioen proba-bideo batzuen ikuskatzearekin hasi da. Guztietan agerian gelditzen da aldarrikapen festa giroa, musika, kalejirak, fallak, antzezpenak eta herri bazkariak ageri baitira, eta zeinetan ikusten den indarkeria erabiltzen duten bakarrak guardia civilak diren, presente daudenak borraz kolpatzen dituztela, haietako batzuk desobedientzia baketsua egiten dute. Irainengatik akto horietako batzuk salatu zituzten eta epaitegiek salaketa guztiak artxibatuy zituzten. Gogoratu beharra dago Guardia Civilaren inteligentzia zerbitzuko perituek auzi-aretoan onartu zutela Alde Hemendik aldarrikapena aldarrikapen politiko zilegia dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamentuak, PNVk, erakunde antimilitaristek (Malatxa, esaterako) edo udal mankomunitateek (Eudima, esaterako) defendatu dutela. Zazpigarren auzi saioan aipatu perituek nabarmendu zuten aldarrikapen hori aurrekoa dela eta ez soilik ETArena. Kontrakoa egiten saiatu dira akusazioak, ETAren eta Ospa mugimenduaren arteko lotura opatzen.
Ondoren, fiskaltzak, Estatuko abokatuak, akusazio partikularrek eta herri-akusazioek euren ondorioen berri eman dute, zigor eskaera alternatiboak pixka bat moldatuz eta kalte-ordainena igoz.
Fiskaltza terrorismo kalifikazioari eusteko “dena ETA da” tesira eta ustezko historia kontakizunera jotzen du. Auzitegi Nazionalak 2010ean eta 2011n (Egunkaria eta Udalbiltza auziak) baliogabetu zuen. Bere hitzaldiaren zatirik handiena ez du erabili auzipetuek gertakarietan duten erruduntasuna frogatzeko, baizik eta ETArik gabe ETAk segitzen duen kontakizuna egiteko. Zilegi diren ideia politikoez, epaiketaz kanpoko eta 2016ko lastailaren 15eko gertakariekin zerikusirik ez duten elementuez, egiletzarik ez duten duela 18 urteko gida-liburuez eta gizarteak aspaldi gainditutako testu-inguruez hizketatu da. Larrigarri gisa erabili du auzipetu batzuek gizarte eta politika aldarrikapenak egin ziren mobilizazio legaletan parte hartu izana. Jendetzak egindako eraso planifikatu eta antolatua denaren tesiari eusteko ez du probarik eman. Eta ez du aipatu sendagile perituek argi utzi dutela mediku-txostenetan jasotako lesioak ez datozela bat jendetzaren eraso baten ondorengoekin, kolpe gutxi eta ez oso larriak direla.
Ezin ahaztu lesio larriena orkatila haustura den gertaklariengatik 375 urteko espetxe zigorra eskatzen ari direla. Akusazioek aurkeztutako ia proba guztiek ez dute erlazio zuzenik gertakariekin eta ez dira garai berekoak. Planifikazioa erakutsiko lukeen aurreko bileren, deien edo mezuen probarik ez du aurkeztu. Harrigarria da auzipetuen erruztatzea azpimarratzeko Ospa mugimenduan haien parte hartzea edo haren ekitaldietan parte hartzea aipatuz egitea.
Salatzaileek esandakoa besterik ez dago. Eta atzoko bideoan bere benetakotasuna zalantzan jartzen da; gertaerak jazo eta gutxira sarjentuak hiru auzipetu ikusten dituelako eta ez dituelako bila zebilen erasotzaile gisa identifikatzen. Gainera, gogoratu beharra dago presente zeuden lekukoek salatzaileen kontakizuna ezeztatu zutela eta errekonozimendu praktikak (argazkiak eta soka) irregularrak izan zirela. Bestalde, bideo batek erakusten du beste auzipetuetako batek jazten zituen arropen koloreak ez zetozela bat salatzaileek auzi-aretoan egindako salaketarekin.
Estatuko abokatua eta akusazioak bat egin dute fiskaltzaren ondorioekin.
Laburbilduz, herri askotan gertatzen diren eta bideoan agerian gelditu denez, goizaldean, festa eta alkohol testu-inguru batean gertatu direnak, akusazioak saiatu dira terrorismo akto gisa aurkezten. Horretarako, gertaeren larritasuna puztu behar izan dute eta garaiz kanpoko artifiziozko literatura interesatuaz jantzi. Egunkaria auziko 27/2010 absoluzio epaiak jasotzen duen moduan: “akusazioek indukzio-prozesuari buelta eman diote. Lehenik, ondorioa zein den zehaztu dute, eta hartaz nabarmen da gabe oinarririk gabe hizketatzen dela; gero zeinuak, arrastoak edo zantzuak bilatzen dira eta, azkenik, ondorio horri eusten ez dion inolako zentzu edo azalpen baztertzen da”.