Estatuko aurrekontuen tramitazio epean hari emendakinak aurkezteko aukera izan dute alderdiek. Nafarroako Ahal Dugu diru kontu orokorrei herrialdearekin lotutako 34 emendakin aurkeztu dizkio. Haietako bat Altsasun bidegorria egiteko diru-saila eskatzen duena da. Jakina denez, 1.251 altsasuarren babesarekin, Otadiako bidegorria Dantzalekuraino eta Altsasu instituturaino luzatzea proposatu zioten udalari. Sustatzaileek 250.000 euro inguruko aurrekontua aurreikusi zuten.