Hiru presoen askatasuna eskatzeko kontzentrazioa

Guaixe 2018ko mai. 14a, 12:32

Fiskaltzak zigor eskaerak jakinrazi zituenean egin zen prentsaurrekoa.

Hilaren 14ero moduan Altsasukoak aske herri asanbladak herritarrak ekimen batean parte hartzera deitu ditu. Gaurko hitzordua Iortia kultur gune parean izanen da. Kontzentrazioa eginen da 19:30ean eta, ondoren, herri argazkia. Adurrek, Jokinek eta Oihanek 547 egun preso daramatzatela salatu eta haien askatasuna eskatuko da.