Auzipetutako zortzi gazte altsasuarren gurasoek kontzentrazioa deitu dute bihar goizerako. 12:00etan izanen da, Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren parean. Han elkartuko direnak preso dauden hiru gazteen askatasuna eskatu eta auzipetuendako justizia aldarrikatuko dute. Epaiketa despedituta epaiaren zain daudela deitu dute gurasoek kontzentrazioa.
Bihar, ostiralero bezala, Altsasuko udaletxe parean, 20:00etan, aldarrikapen bera zabalduko da eginen den kontzentrazioan. Bestalde, Adurrek, Jokinek eta Oihanek Madrilgo espetxeetan preso 557 egun egin dituzte gaur bertan.