Atxiloketak Altsasun

Guaixe 2018ko eka. 5a, 09:55

Altsasuko auzian auzipetutako gazteen atxiloketarekin esnatu da gaur Altsasu. Goizeko 8:00ak aldera hasi dira atxiloketak baina atzo arratsaldetik Guardia Zibila eta kalez jantzitako Guardia Zibilen presentzia nabarmena zen Altsasun. Tentsio uneak izan dira. Azkenean, Julen, Jon Ander eta Aratz atxilotu dituzte eta Iñaki entregatu egin da.