ltsasuko auzipetuak goizean atxilotu ondoren, Altsasuko Udaleko Bozeramaileen batzordeak bilera egin du arratsaldean. Geroa Baik, EH Bilduk, PSNko ziengotziak eta Goazen Altsasuk adostutako erakunde adierazpenean arbuiatu dute ostiraleko epaiaren ondoren "lau egun pasa direnean" behin-behinean aske zeuden lau gazteak "hedatze erraldoiarekin" atxilotu izana.
Altsasuko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen "desadostasuna" atxilotzeak "beharrezkoak ez" zirelako izan da, "epailearen zitazioarekin" nahikoa zelako. "Atxilotzeak beharrezkoak ez izateak eta hauen neurrigabeko izaerak auziaren neurrigabetasuna agerian uzten dute", azaldu du Bozeramaileen Batzordeak. Justiziaren berdintasun printzipioaren kontra dagoela esan dute.
Berriz ere Altsasuko Bozeramaileen Batzordeak auzia Nafarroako Lurralde Auzitegiak ikertu, epaitu eta, hala balegokio, zigortuak izan behar zutela esan du. Udalak gogoratu du Espainiako Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Nazionalari eman zion auzia epaitzeko eskumena, terrorismo delitu kalifikazioagatik, “baina epaiak terrorismo kalifikazioa baztertzen du”
ltsasuko Udalak berretsi du “bakearen eta elkarbizitzaren alde lan egiteko gogo sendoa” duela. Eta bide horretan lan egiten segitzeko deia egin die altsasuarrei. Altsasu Gurasoak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du Udaleko Bozeramaileen Batzordeak: "Auzi honetan justizia egon dadin".