Manifestazio burua San Juan eta Zelai arteko kaleko bidegurtzera iritsi denean azken manifestariak Bakea kaleko 51 zenbakiaren parean zeuden oraindik. 750 metroko luzeran izan du manifestazioak eta 9.000 pertsona inguru bildu ditu. Gurasoek herritarren babesa eskertu dute beste behin.