Justizia eske Parlamentu parera

Justizia eske Parlamentu parera

Gaur, 12:00etan, Iruñean kontzentrazioa eginen da.

Duela bi aste bezala, Altsasuko Gurasoak taldeak deituta kontzentrazioa eginen da Nafarroako Parlamentuaren parean, gaur, 12:00etan. Ordutik egoera asko aldatu da. Batetik, auzipetuak guztira 79 urtera zigortzen dituen epaia jakinarazi duelako Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen sekzioak. Bestetik, asteartean behin-behinean aske zeuden lau auzipetu Guardia Civilak atxilotu eta epailearen aginduz Soto del Real espetxean sartu zituztelako. Bestalde, ostiralero moduan, 20:00etan, Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioa izanen da.