Altsasun Jubiloteka heldu den astean martxan jarriko da

Guaixe 2018ko eka. 8a, 10:43

Jubilatu elkarteetan eta udaletxean eman daiteke izena.

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik azaldu digutenez, heldu den astean jarriko da martxan Jubiloteka zerbitzua Altsasun. Olatzagutian eta Ziordian oraindik ez da talderik sortu. Baina mankomunitatetik gaztigatu dutenez, oraindik ere izena emateko aukera dago, bere egoitzatik pasaz edo 948 467 662 telefono zenbakira hots eginez, udaletxeetan eta jubilatu elkarteetan ere.

Jubiloteka 3. adineko pertsonen isolamendua ekidin nahi du haiek elkartuz eta zahartze aktiboa sustatuz. Hau da, haien interesen arabera ekintzak egiteko aukera izanen dute. Esaterako: oroimena, gimnasia arina, eskulanak… Baina, beti ere, parte-hartzaileen behar edo nahietatik abiatuta. Jubilotekak sortzeko gutxienez 4 pertsona behar dira. Taldea gehienez 15ekoa litzateke.




Erlazionatuak