Altsasukoak aske. Hau ez da justizia! Lelo hori du Altsasuko Gurasoak taldeak heldu den larunbaterako antolatu duen manifestazioa, 17:00etan abiatuko dena. Deitzaileek jakinarazi dutenez, “antolakuntza arrazoiengatik” aurreikusia zuten ibilbidea aldatu eginen dute. Manifestazioa 17:00etan Sadar futbol zelaitik abiatuko da. Zaragoza etorbidean gora egin eta Vianako printzea plazara joko du, San Ignacio etorbidetik Carlos III.a etorbidera joko du eta, handik gora eginen du, Askatasunaren plazan bukatzeko.
Manifestazioa behar bezala prestatzeko jendea behar dela gaztigatu du Altsasukoak aske herri asanbladak. Horregatik astelehenean 20:00etan Gure Etxea eraikinean eginen den manifestazioan parte hartzera gonbidatu du. Aldi berean, manifestazioa prestatzeko gauzak eramateko furgonetak behar dituztela ere jakinarazi du.