Nafarroako 60 eragilek larunbateko manifestazioarekin bat egin dute

Guaixe 2018ko eka. 13a, 16:31

Gaurko agerraldian 50 eragileetako ordezkariak izan dira. Argazkia: @Altsasugurasoak

Ez dute epaia onartzen, “epaiketa osoan eman den proportzio-faltarengatik, gertakariak terrorismo-delitutzat hartu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak ikertu, epaitu eta zigortu dituelako”.

Nafarroako gizarte, kultura, sindikalgintza eta politikako 50 eragilek agerraldia egin dute Altsasuko Gurasoekin batera eta larunbatean Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Agerraldian izan diren eragileen ordezkariek defendatu dute Altsasuko auzia Nafarroako auzitegian ikertu, epaitu “eta behar izanez gero, zigortu behar zutela”. Gogorarazi dute auzia Madrilen epaitu zela “gertakariak terrorismo-delitutzat hartzeagatik”, baina, gogorarazi dutenez, “epaiak berak bertan behera utzi du kalifikazio hori”.

50 eragileek “errefusatu” egin dute auzipetuak prebentzio-kartzela aldian egon beharra. “Uste dugu horretarako lege arrazoirik ez dagoela. Horregatik, auzipetu guztiak askatzeko eskatzen dugu, dauden bitarteko epai-bitarteko guztiak agortu arte”. Euren iritziz epaian pilatutako 76 urteetako espetxe zigorrak “politika- eta hedabide-presioak gertakariekiko neurriz gaindiko zigorrak eragin dituela” uste dute. Gaineratu dutenez, “presio horrek gertaerak terrorismo-delitutzat hartzea eta muturreko egoera sorrarazi du, egoera berean Estatuko beste tokietan sortu ez dena”.

Azkenik, “bake, elkarbizitza, giza-eskubide eta kalitate demokratikoen alde lan eginen dugunaren aldetik eta kasu honetan Justizia eginen denaren borondatetik” jendarteari larunbateko Iruñeko manifestazioan parte hartzeko dei egin diote.



Manifestazioarekin bat egin duten eragileak:
Sodepaz.
Internazionalistak Auzolanean.
Iruñea Harrera Hiria.
Orreaga fundazioa.
San Fermin 78.
Emakume Internazionalistak.
Bideko Mitxingorria
Ahaztuak.
Memoriaren Bidea.
Etxerat.
Sare.
Salhaketa.
Zabaldi.
Herri Eliza.
Iruñerriko Bilgune Feminista.
Nafarroako AEK-ko irakasleak.
Nafarroako IKA-ko irakasleak.
AHT Gelditu!
Sare Antifaxista.
Iruñeko peñen federazioa.
Mugarik Gabe.
Martes al sol.
Sasoia.
Kontuz!
Memoriaren Autobusa.
Parlamentu Soziala.
Gure Esku Dago.
Iruñeko Arrano elkartea.
SOS Arrazakeria.
Nafarroako Osasun Plataforma.
Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea.
Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimendua.
Iruñeko Arrotxapeako gaztetxea.
Federación Anarquista Iberica.
Burlatako Aroa jubilatuak.
Nafarroa Osasun Publikoaren Alde.
Barañaingo Haizea kultur elkartea.
Barañaingo Larrain helduen elkartea.
Barañaingo gaztetxea eta gazte asanblada.
Gazte Komunistak.
Gazte Abertzaleak.
EH Bildu gazteak.
Nafarroako Gazte Kontseilua.
CGT-LKN.
STEILAS.
ESK.
ELA.
LAB.
EHNE.
Attac.
Hiru.
Solidari.
Izquierda-Ezkerra.
EH Bildu.
Geroa Bai.
Podemos-Ahal Dugu.
Ahora Navarra-Orain Mugituz.
Aranzadi-Iruñea.
Antikapitalistak Euskal Herria.
Eta Altsasu, Atarrabia, Antsoaingo, Barañain eta abarreko hamarnaka eragile.