Larunbateko manifestazioan makina bat sakandarrek parte hartu zuten. Ziurrenik Nafarroan inoiz egin den manifestazio handiena izan zen Altsasuko auzian justizia aldarrikatu zuena. Pentsaera desberdinetako pertsonak elkartzea lortu du aldarrikapenak. Sakandarrak udal guztiak buru zituztela joan ziren larunbatean Iruñera. Pasa den osteguneko agerraldian alkatea izan ez bazen ere, Arakilgo Udalak ere bat egin zuen Altsasuko Gurasoak taldearen deialdiarekin. Arakilgo Udaletik argitu dutenez, deialdiaren berri ez zuten. Beraz, Sakanako udal guztiek Altsasuko auzian justizia aldarrikatzen dute.