Madrilgo Altsasuren aldeko babes taldeak deituta manifestazioa antolatu zuen larunbaterako. Altsasukoendako askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioan mila pertsonatik gora elkartu ziren. Altsasuko Gurasoen ordezkaritza batek ere parte hartu zuen eta “bizi duten oinazealdian Madrilen jasotako maitasuna eta elkartasuna” eskertu zituen. Madrilen Altsasun gertatu zena ulertzen dela eta justizia eskatzen dela nabarmendu zuten ere.