Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak gaurko bileran Altsasuko auzia izan du hizketagai. Zehazki preso dauden zazpi altsasuarrak Iruñeko espetxera lehenbailehen ekartzea. Batzordeak uste du beharrezkoa dela “Nafarroako Gobernuak Espetxe Zaintzako Idazkaritza Nagusian beharrezko kudeaketak egin ditzan, ahal bezain laster Altsasuko auziagatik espetxeratutako zazpi gazteak Iruñeko kartzelara ekartzea bermatzeko”. Erakunde-adierazpenaren alde gobernuari eusten dion laukoak bozkatu du, PSN abstenitu egin da eta UPNk eta PPk kontra bozkatu dute.