Betirako 'Gogoan'

Guaixe 2018ko uzt. 4a, 12:12

Dora Salazarren 'Gogoan' eskultura mustutzen, Iruñean. Argazkia: @EHBILDUIRUNEA

1978 urteko sanferminetan gertatutakoa gogoratzeko Dora Salazar eskultore altsasuarraren Gogoan eskultura mustu zuten ostiralean, garagarrilaren 29an, Iruñeko Carlos III. etorbidearen eta Rocesvalles kalearen arteko bidegurutzean, atzean Zezen plaza dagoela. Salazarrek Iruñean jartzen duen lehenengo eskultura da.

SF 78 Gogoan! herri ekimenak jarri zuen eskultura, gertaerak "oroitzeko". Crowfunding bidez egin zuten diru-bilketa.

Erlazionatuak