Altsasuko turismo bulegoa zabalik

Guaixe 2018ko uzt. 6a, 09:35

Unai Otermin Benito informatzailea bulegoaren kanpoko aldean.

Sakanako Garapen Agentziak turismo informazio bulegoa zabaldu du Altsasuko Baratzekobide plazan dagoen tren lokomotoran. Ostiralean zabaldu zuen eta iraila erdialdera arte izanen da zabalik. Bisitariei argibideak ematen Unai Otermin Benito gazte altsasuarra dago. Berak ibarreko turismo baliabideei buruko argibideak asteartetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30etara emanen du. Igandeetan, berriz, 09:30etik 14:00etara. Bulegoa astelehenetan itxita egonen da.

Harremanetarako:
altsasuturismo@gmail.com e-posta helbidea edo 639 640 970 telefonoa.

Erlazionatuak