Iruñeko festei hasiera emateko etxajua Motxila 21 musika taldeko Leire Zabaltzak eta Ibai Ganuzak piztu dute. Aldamenean zuten Ainhoa Lizarraga taldekide dorrobarra. Protokolo kontuengatik euren taldekideek ezin izan dute unea haiekin bizi eta Seminario etxeko balkoi batean telebistako bi kamerekin partekatu behar izan dute. Behean Iruñeko plaza betetzen zuen jendetzak eta haien gainetik aldarrikapen pankartak zabaldu dira. Haietako batek Altsasukoak askatu zioen. Udaletxeko balkoian utzi Altsasu bakean zioen banderola ikusteko aukera izan zen. Barruan gurasoak eta herri asanbladako kideak izan dira ere, Joseba Asiron alkateak gonbidatuta. Herri sanferminetako antolatzaileek 14:30ean bota dute euren etxajua. Hura pizteaz Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak aske plataformakoak arduratu dira. Batzuk eta besteek jasotako elkartasuna eta babesa eskertu dute. Zazpi espetxean daudela gogorarazi eta justizia aldarrikatu dute atzera ere.
Takonera parkean Nafarroa Oinezen txokoan sakandarren protagonismoa zuen beste etxaju bat piztu da. Jose Javier Zabaletak eta Joseba Ezkurdiak piztu dute etxajua makina bat sakandarren aurrean, izan ere, Iñigo Aritza ikastola da aurten Nafarroa Oinez festa antolatzeaz arduratuko dena.
Argazkiak: Altsasu Gurasoak.