Astearte goizaldean lapurrak Altsasuko industrialde bateko kamioiendako aparkalekuan izan ziren. Han zeuden bi kamioietako lonak hautsi eta barnean zegoena interesekoa ez zela ikusita beste batean sartu eta han zeuden 41 kafe makina furgonetara pasa zituzten. Lapurtu nahi zutenak 16.500 euroko balioa zuen. Horretan ari zirela inguruan patruilatzen ari ziren Foruzaingoaren autoa ikusi eta furgoneta han utzita lapurrek hanka egin zuten. Furgoneta Berriozarren lapurtutakoa da.
Foruzaingotik jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak segurtasuna handitzeko sinatutako hitzarmenaren barruan jasotako prebentzio-patruilatzeetako batean atzeman zituzten lapurrak. Foruzainak gauez lapurretak izan daitezkeen tokiak zaintzen ari zirela, gaizki aparkatutako furgoneta bat ikusi zuten eta han lapurtutako kafe-makinak opatu zituzten. Kamioi gidariak salaketa jarri zuen. Foruzaingoak lapurrak atzemateko ikertzen segitzen du.