Altsasuko auziagatik zazpi altsasuar preso daude Madril inguruko espetxeetan. Haiek aurrenekoz atxilotu zituztela 20 hilabete beteko dira bihar. 608 egun dira Adurrek, Jokinek eta Oihanek espetxean egin dituztenak. Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek, berriz, azkenekoz atxilotu zituztenetik 40 egun eginen dituzte bihar preso daudela. 2016ko azaroan eta abenduan 37 egun egin zituzten preso. Espainiako Auzitegi Nazionalak erabakita daude kartzelan preso. Ainara da etxean den bakarra. Presoen askatasuna eskatu eta justizia eskaera berresteko eginen da biharko kontzentrazioa. Ostiralero bezala, Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioa eginen da gaur, 20:00etan.