Josefina Arregi Klinika Ortzadarrekin eskertua

Guaixe 2018ko abu. 5a, 10:47
Emanaldian aritu ziren Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideak. Argazkia: Utzitakoa.

Maiatzaren 26an Iruñean Euskal Folklore Elkarteak sortutako Ahanzturaren lorratza ongintzazko ikuskizuna egin zen Josefina Arregi Klinikari laguntzeko.

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak maiatzaren 26an mustu zuen Ahanzturaren lorratza ikuskizuna Iruñeko Gaiarre antzokian. Ikuskizuna Josefina Arregi zenaren irudian oinarritu zen eta haren irabaziak Altsasuko klinika psikogeriatriakoarendako izan ziren. Hortaz, Felipe Lezea Fundazioa-Josefina Arregi Klinikak egindako lanarekin esker ona agertu du. Gogorarazi du Ortzadarrek modu "altruistan" prestatu zuela ikuskizuna. Gainera, "kudeaketaz eta babesletzaz ere" arduratu zen elkartea.

Ikuskizun "bikainaren" irabaziak Josefina Arregi Klinikarendako izan dira, hortaz, 6.334,36 euro jaso ditu klinikak. "Benetan eskertzen dugu egindakoa".

Erlazionatuak