Arabako espetxera lehenik Jon Ander eta Julen lekualdatuko dituzte. Atzo Soto del Real (Madril) espetxeko sartze modulura eraman zituzten. Halako moduluetan hainbat arrazoirengatik atera edo sartu behar duten presoak egoten dira. Bi altsasuarren kasuan Zaballako espetxera lekualdatzeko da. Presoen kondukzioa asteburuan eginen dute.
Altsasuko auziagatik preso dauden zazpi espetxeratuak Iruñeko edo Zaballako kartzeletara lekualdatzeko eskatu zuten. Gainontzeko bost espetxeratuen lekualdaketa heldu den astea izan daitekeela uste dute senideek. Altsasuko Gurasoek atzo azaldu zutenez, “urtebete eta 9 hilabeteren ondoren aurreneko albiste ona da lekualdaketarena. Nahiz eta guk Altsasukoak aske aldarrikatzen segituko dugun”.
Adurrek (Aranjuez), Jokinek (Estremera) eta Oihanek (Navalcarnero) 643 egun egin dituzten preso gaur. Garagarrilean utzi zioten FIES izateari, egotzitako delituagatik jarraipen bereziko preso izateari. Aratz, Iñaki, Jon Ander eta Julen Soto del Realgo espetxean daude garilaren 5ean atxilotu zituztenetik. Gaur 75 egun egin dituzte preso. 2016ko udazkenean beste 37 egun egon ziren preso.