Altsasuko Gurasoak taldeko ordezkaritza Nafarroako Ararteko Javier Enerizekin bildu zen asteartean. Antxon Ramirez de Aldak, Bel Pozuetak eta Koldo Arnanzek Arartekoari “gure seme-alabek bizi duten egoera bidegabeagatik eta mingarriagatik kezka eta ezinegona” azaldu zioten. Epaiketaz eta epaiaz zuten iritzia jakinarazi zioten Enerizi. Baita behin behineko espetxealdiaren neurrigabeko erabilera salatu ere. Atzera ere, Altsasuko Gurasoek auzibidea martxan den bitartean seme-alaben aske egon beharko luketela nabarmendu zuten.