Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erakunde-adierazpena onartu zuen astelehenean eta haren bidez elkartasuna azaldu zien duela bi urte Altsasun erasoa jasan zuten bi guardia civilei eta haien bikoteei. PPk aurkeztutako adierazpena UPNren, PSNren eta I-Eren aldeko botoa eman zuten. Geroa Bai abstenitu egin zen eta EH Bilduk eta Ahal Dugu-Orain Baik kontra bozkatu zuten. Adierazpenaren bigarren puntuan jasotzen denez, “Nafarroako Parlamentuak adierazpen-askatasuna, pentsamendu-askatasuna, desberdinarekiko tolerantzia eta norbanakoen askatasunen errespetuaren aldeko gizartea defendatzen eta sustatzen du”. Puntu horren alde bat egin zuten ere Geroa Baik eta EH Bilduk.
Popularren testuak onartu ez zen hirugarren puntu bat zuen eta hartan Parlamentuari eskatzen zitzaion guardia civilek eta euren bikoteek “jasandako eraso basatia” kondenatzea. Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk kontrako botoa eman zuten, aldekoa UPNk, PSNk eta PPk eta I-U abstenitu egin zen.