Uda lehorra izan da eta, ondorioz, zizak eta onddoak erregu eske ari dira. Hala ere, egoera ez da larritzekoa Garciaren iritziz. Mikologia astea eginen dute urriaren 23tik 28ra, baita erakusketa ere.
1. Nolako uda izaten ari da?
Jende guztiak dio eta agerikoa da: uda lehorra izan denez onddoak eta zizak nahiko makal ari dira ateratzen.
2. Aurreko asteburuan euria egin zuen, posibitibismoa sortu zuen elkartean?
Gu ez gara oso baikorrak. Badaramagu denbora luze euririk gabe, nahiz eta aurreko astean euri zaparrada handiak izan eta litro asko erori ziren, lurra lehorra dago. Euria berriz egiten ez badu atera direnak ximelduko dira edo galduko dira. Hezetasuna ezinbestekoa da zizak eta onddoak ateratzeko. Hezetasun handia behar dute. Lainoek ez dute ezer egiten. Hezetasuna lurrean egon behar da. Baina asko behar du. Jendeak uste du euri pixka bat egiten duenean aterako direla. Eta etz. Lurraren goiko azala hezea egon daiteke, baina barrukoa egon behar da. Onddoen sustraiak izango zirenak egon behar dira heze.
3. Larritzeko moduko egoera da?
Ez da larritu behar. Uda guztiak ez dira berdinak. Baratzetan gertatzen den bezala gertatzen da: urte batzuetan tomate asko daude eta beste batzuetan gutxi. Urte hau lehorra izan da eta momentuz gutxi daude, baina pixka bat aurrerago hezetasun gehiago bada beste ziza batzuk agertu daitezke. Zizen garaia oso luzea da. Nahi dugu lehen bait lehen hartzea, eta pazientzia izan behar da eta garai honetan ez badira ateratzen, hurrengora arte itxoin beharko dugu. Zizazale on batek urte osoan zehar hartzen ditu zizak.
4. Orain zer ziza espezie nagusitzen dira?
Pila bat daude. Erakusketa antolatzen dugunean 200 edo 300 espezie inguru agertzen dira. Ez da zifra makala. Eta zizen zizen artean denak ez dira jangarriak. Ezagunenak dudarik gabe onddoak dira: onddo beltza, onddo txuria edo udaberriko onddoa... Zizen artean badago tronpeta de los muertos deitutakoa, beltza da eta tronpeta itxura dauka, gero gorringoa dago oso ezaguna dena baina oso gutxi egoten direla. Galaperna dago ere... Asko dira.
5. Zizetan eta onddoetan geroz eta interesa handia dago.
Bai. Gure artean asko hitz egiten dug eta, batez ere, ziza zaleen artean nork hartzen duen lehenengo onddoa eta nork hartzen dituen gehien komentatzen dugu. Gure artean lekuak ere elkarbanatzen ditugu, baina gehienetan gezurra esaten dugu. Oso garrantzitsua da gure lekuak sekretuan mantentzea, nahiz eta gaur egun oso zaila den gailu asko daudelako eta telefonoekin ere gauza asko egin daitezkelako. Baina ahal den neurrian sekretuan mantendu behar ditugu.
6. Onddoak dira preziatuenak.
Onddoak dira familia guztietan jan izan direnak eta ezagunenak. Kolorez oso errazak dira ezberdintzeko eta itxura potoloa dute. Orduan oso erraza da onddoak hartea. Zaporez ere oso onak dira. Hemen zizazaletasuna handia da eta ziza gehiago ezagutzen dutenak badira, baina kontuz ibili behar da eta ziza gutxi ezagutzen badituzu, gutxi horiek hartu. Baina ezagutu gabe eta ziur egon gabe hobe da ziza bere lekuan utzi. Eta interesa handia baduzu pixkanaka ezagutzen joan zaitezke. Oso garrantzitsua da ikastea.
7. Bestela, ondorioak oso larriak izan daitezke.
Ziza batzuen pozoien sintomak egun batzuetan ager daitezke eta ordurako ez dago ezer egitekorik. Orduan, horrelako arriskua dagoela jakinda hobe da ez arriskatzea. Bestela, gu beti elkartean gaude dakiguna erakusteko prest.
8. Elkarteak Mikologia Astea antolatzen du. Nolakoa dator aurten?
Ferietako aurreko asteanhitzaldiak antoaltzen ditugu. Adituak etorzten dira eta hainbat gaiei buruz hitz egiten dute. Esaterako, aurten hiru hitzaldi izanen ditugu: zizen erabilpenari buruz urriaren 23an, onddoen garrantziari buruz urriaren 24an eta zizan pozoitsuei buruz urriaren 25ean. Batzuk zientifikoagoak dira, baina helburua zizen nondik norakoak jendearengana iristea da eta horrela arriskuak ekiditea.
9. Altsasuko ferien egunean erakusketa antolatzen duzue.
Urriaren 28an eginen dugu Garbitoki eraikinean. Jarduera garrantzitsuenetarikoa izan ohi da. Zizak hartzera joaten gara eta polita da. Gainera, orain beste hainbat herritan antolatzen dugu ere. Urriaren 20an Lekunberrin egonen gara eta Ihabarren egon gara ere. Aurten ziza gutxi daude, eraskusketa egiteko baten bat lortuko ditugu. Ez dakit oso politak izanen diren, baina erakusketa egiteko moduan hartuko ditugu.
10. Nondik datorkizu zizazaletasuna?
Beti gustatu izan zait naturarekiko harremana eta Lleidan ikasten nengoela asko gogoratzen nintzen zizekin eta familiaren zaletasunarekin. Proiektua horren inguruan egin nuen eta zaletasuna handitzen joan zen. Baina betidanik izan dut.
11. Zein da zure uste zizarik perfektuena?
Ezin dut bakarra aipatu. Lehen esan dudana hildakoen tronpeta oso ona da. Gero beste bat jendea aspetuta dagoela ziza honetaz baina niri asko gustatzen zaidana: azpibeltzak edo txanpiñoia. Asko gustatzen zaizkit eta zelaian puntu txuri bat ikusten dudanean ilusio handia egiten dit. Borobil perfektuak dira.