Feria bete eskaintza

Guaixe 2018ko urr. 26a, 14:48

Azienda igandean aterako dute kalera.

Aziendarekin batera, etzi, 70 salmahaitik gora jarriko dira.

Ferietako asteburua hemen da. Gaur arratsaldetik domeka iluntzera arteko egitaraua prestatuta dago.  Peñek piztutako etxajuak abiaraziko du ospakizuna. Haurrendako eskaintzarekin batera, kontzertua, dantzaldia, kalejirak, kirol eskaintza zabala, bertso-poteoa, bazkariak eta bestek jai-girorako oinarria jarriko dute. Domekan aziendaren eta salerosketaren inguruan ardaztuko da eguna, nahiz eta eskaintza hori baino zabalagoa den.

Aziendari dagokionez, Zelai kalean 19 abeltzainek lehiaketara aurkeztutako 66 buruak izanen dira ikusgai. Ferialeku kalean, berriz, bost abeltzainen 41 behi izanen dira ikusgai. Handik gertu 10 ardi talde txiki ikusgai izanen dira. Bestalde, 48 elikagai ekoizlek salmahaiak jarriko dituzte Altsasun. Gartzia Ximenez kaleko postuetan eztia, babarrunak, garrapiñadak, ardi gazta, barazki kontserbak, bonboiak, ogia, euskal pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, ahatekiak, txerrikiak, karakolak, behi esnekiak, txokolateak, hestebeteak, eta bestelakoak erosteko aukera izanen da. Ferialeku kaletik eta Foru plazatik pasatzen direnek, berriz, 20 artisauren eskaintza izanen dute. Salmahaietan bitxiak, artilezko arropa, poltsak, zurezko jostailuak, saskiak… Gainera, farak eta nekazaritzako tresneria ere izanen dira.

Jakin beharrekoak
Feriak direla eta autobus geltokia tokiz aldatuko da, Isidoro Melero kaletik Idertzegain kalera pasaz, Aita Barandiaran adinduen egoitzaren ondora hain zuzen. Udaletik, bestetik gogorarazi dute etxeko eta familiako ardurak denondako direla. Azkenik, sexu erasoen kontrako jarrera agertu eta gogorarazi dute ezezkoak ezetz esan nahi duela beti.  

Egitaraua
Lastailak 26, ostirala
17:00etan Etxajua, Gure Etxea eraikinetik.
18:15ean Haurrendako jolasak, puzgarria, japoniar bonbak eta txokolate-jana, Foru plazan. Peñen batzordeak.
20:00etan Kick boxing eta boxeoa Burunda pilotalekuan. Nafarroako kick boxing eta boxeoko federazioak.
20:30ean Pintxo-potea gaztetxea eta kontzertua: Tokan 2 La Polla.
22:00etan Oreina filma Iortia kultur gunean.

Lastailak 27, larunbata
11:00etan Altsasuko ferietako ikastetxeen arteko XXXIX. krosa Foru plazan. Antolatzailea: Dantzaleku-Sakana.
12:00etan XI. Onddo lasterketa ez lehiakorra, Foru plazatik. Antolatzailea: Dantzaleku-Sakana.
13:00etan Eneko Lazkoz eta Julio Sotorekin bertso poteoa, Foru plazatik abiatuta. Antolatzen du: Euskal Herrian Euskaraz, Mank-ek lagunduta.
12:30ean Altsasuko erraldoi eta buruhandiak, kultur guneko zabalgunetik hasita.
15:00etan Peñen bazkaria, Zelandi frontoian. Ondoren, kafea eta mailoten banaketa.
16:30ean Peñen kafea, elkartez elkarteko poteoa eta kalejira, auzatea ibilbidean zehar.
17:00etatik 19:00etara Puzgarriak, kultur guneko zabalgunean.
18:30etik 21:00etara Gora eta behera. Nafarroako nekazaritzako produktuen dastatzea, foroa eta ikuskizuna, Iortia kultur gunean. Antolatzailea: Nafarroako Gobernua eta Intia.
19:00etan Burundar Txistulariekin kalejira.
19:30etik 21:30era Dantzaldia Trikiteens taldearekin.
20:00etatik 21:30era Peñen jaitsiera eta plazara iristea.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:30ean Magra-jatea gaztetxean. Antolatzailea: Altsasuko Peñak.
24:00etan Matraka elektrotxaranga. Antolatzailea: Altsasuko Peñak.
24:00etatik 02:30era Dantzaldia Trikiteens taldearekin.

Lastailak 28, domeka
9:00etatik 14:30era Altsasuko txistularien diana.
Zaldi lehiaketa eta sarien banaketa, Zelai kalean.  
Zaldi azoka, Zelai kalean.
Latxa ardien erakusketa, Ferialeku kalean.
Pirinioetako behi erakusketa, Ferialeku kalean
Nekazaritzako elikagaien azoka, Gartzia Ximenez kalean eta Foru plazan.
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Kristo Deuna kale inguruan.
Azoka (arropak, oinetakoak…), Baratzakobide plazan.
Mikologia erakusketa, Garbitoki eraikinean. Antolatzailea: Altsasuko mikologia elkartea.
XXXII. Argazki rallya. Antolatzailea: Altsasuko Mendigoizaleak.
Sakanako VII. Arte azoka, Iortia kultur gunean. Antolatzailea: Artebide taldea.
12:00etatik 13:30era Bordetxe abereak, txikiendako, Zubeztia plazan.
18:30ean Taekwondo erakustaldia, kultur guneko zabalgunean. Antolatzailea: Bargagain taekwondo kluba.
19:00etatik 20:00etara Beietz taldearen kontzertua, Foru plazan.
19:30ean Oreina filmaren emanaldia, Iortia kultur gunean.
20:00etan Japoniar bonbak, buru handiak eta zezensuzkoa, Foru plazan.

Erlazionatuak