Txantxari ludotekaren 25. urteurrenerako egitarau zabala

Guaixe 2018ko aza. 9a, 13:57
Ludotekan izandako emanaldi bat. Argazkiak: Txantxari ludoteka.

Udal zerbitzuak bere urteurrena haiekin ospatzeko gonbidapena egin du.

 Garbitoki eraikineko lehen solairuan dago Txantxari ludoteka. Eta han pasa den hilabetetik 0 eta 12 urte bitarteko ume eta haurrak dira nagusi. Joxepi Marquinez Arakama ludotekaria da arduraduna eta berak ludoteka zer den hala azaldu zigun irailean: “espazio bat da. Eta bertan, bereziki, jolastu egiten da. Jolasak zer ekartzen du? Haur eta helduen garapenerako aukera bat. Bertan ikasi daiteke. Ongi pasatzeko aukera dago eta ludoteka harremanak egiteko aukera polita ere bada”.

Txantxari ludotekako 25. denboraldian 97 haurrek eman dute izena oraingoz. Izan ere, 35eko taldeak bete arte izen ematea zabalik dago. 4 eta 7 urte bitarteko taldea astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era dago. Asteazkenetan, berriz, 16:00etatik 17:30era. 8 eta 12 urte bitartekoendako txanda  da asteartean eta ostegunean 18:30etik 20:00etara eta ostiraletan 16:00etatik 17:30era. Familiendako saioak heldu batek lagundutako 0 eta 3 urteko haurrendako da astelehenetan (18:30etik 20:00etara), asteazken eta ostiraletan dira (17:30etik 19:30era), doan. Marquinezek udal zerbitzua ezagutzera eta azaroan antolatutako ospakizunetan parte hartzera gonbidatu ditu altsasuarrak.



Egitaraua
Azaroak 9, ostirala
16:00etatik 18:00etara Aiton-amonen jolasak tailerra. Gure aiton-amonak baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi ditzagun guk ere eta sortu ditzagu garai bateko jostailuak.

Azaroak 12tik 16ra
Ludotekako saioetan jostailuak sortzeko tailerra: birziklatutako materialarekin jostailu berriak egingo ditugu.

Azaroak19tik 23ra
Jostailu bilketa Altsasuko ikastetxeetan eginen da. Etxea jostailuz beteta badaukazu eraman zure ikastetxeetara, bertan bale bat emango dizute eta horrekin beste jostailu batekin trukatu dezakezu Ludotekan.

Azaroak 21, asteazkena
19:00etan  Jolasaren onurak pertsonaren garapenean: baloreen transmisioa, hezkuntza, hizkuntza… hitzaldia, ludotekan:

Azaroak 22, osteguna
18:30ean: Magia saioa. Familia guztiak gonbidatuta daude.

Azaroak 23an, ostirala
17:00etatik 19:00etara Jostailu trukaketa ludotekan eta 25 urte ospatzeko tarta dastamena.

Azaroak 27, 29 eta 30ean
Scape room Ludotekako 8-12 urtetako saioetan

Gainera, ludotekan aspaldiko argazkien erakusketa dago, nahi duena pasa daiteke eta ikus dezake.

Erlazionatuak