Txuspo Poyoren Izaro film-dokumentala Zinebi jaialdian

Guaixe 2018ko aza. 13a, 13:39
Txuspo Poyo artxiboko argazkian.

Dokumental eta Film laburren zinema jaialdia da Zinebi. Bilbon egiten ari da egunotan, eta, gaur, azaroaren 13, asteartea, artista altsasuarraren Izaro filmaren emanaldia izanen da 20:00etan, BBK aretoan

Izaro irlaren historia, nortasuna eta ondarea aztertu ditu Txupo Poyo artistak Izaro film-dokumentalean. 2014. urtean hasi zen proiektuarekin, Bermeoko Madalen festetan artistak egindako teila bat bota zutenean. Izaro irla eta teila festetako protagonistak dira, historia eta iragan baten lekukoak. Poyok itorio horiek guztiak bildu ditu film batean; izan ere, Izaro gauza asko dira. Gaur Zinebi Dokumental eta Film laburren zinema jaialdian filmaren emanaldia izanen da BBK aretoan 20:00etan.