Merkataritza festa, eta gehiago

Guaixe 2018ko aza. 15a, 12:06
Denda baten aurrean eskainitako auzatea.

Denden eta lau tabernen ateetan hiru koloretako euritako argiztatuek gaztigatzen zuten oinezkoa. Establezimendu horiek Altsasuko Merkataritza festan parte hartzen ari ziren. Eskaintza ugari zeuden haietan eta jendearen jakin-mina piztu zuen. Musikariak ere izan ziren han-hemen, bueltaka. Ostiralean iragartzeko erabilitako aterki horiek Altsasuko Dendarien Elkarteko (ADE) establezimenduetan edozeinen eskura jarri dituzte, euria egitean hartzeko. Baldintza bakarra ADEko beste establezimenduren batean utzi behar dela. Bestalde, dendariek gogoratu dute Azarokotea martxan dagoela Sakanako hainbat establezimenduetan azaroan barna erosketak egiten dituztenek 25 urdaiazpikoren zozketan sartuko direla gogorarazi dute. Ostiral Beltzean ere eskaintzak izanen direla gaztigatu dute.

Erlazionatuak