Literaturaren bidez elkartasuna adierazi

Guaixe 2018ko aza. 22a, 12:23

Literatura-lehiaketaren lehenengo edizioaen sari banaketan testuak irakurtzen. ARTXIBOA

Altsasukoak Aske literatura-lehiaketaren bigarren edizioa martxan da. 2019ko urtarrilaren 14ra arte epea dago lanak aurkezteko

Altsasuko auziari buruz gauza asko esan dira, hamaika modutan. Oraingoan, Altsasukoak aske gaia hartuta literatura ariketa egiteko deia egin dute Altsasukoak Aske herri asanbladak. Literatura-lehiaketaren bigarren edizioa izanen da. Hiru sail izanen ditu: narrazio laburra, olerkia eta mikro-ipuina. Lanak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14an bukatzen da.

Altsasukoak Aske literatura-lehiaketara aukertutako lanak originalak eta euskaraz zein gaztelaniaz izan daitezke. Gaia, betiere, Altsasukoak aske izan behar da. Hiru sailak ez ezik -narrazio laburra, olerkia eta mikro-ipuina-, bi kategoria daude ere: 14 eta 18 urte bitartekoa eta 18 urtetik gorakoa. Luzerari dagoekionez narrazioan gehienez 2 orrialdekoak izan behar dira lanak, olerkiak gutxienez 14 lerrokoa izan behar dira eta mikro-ipuinak gehienez 10 lerrokoak izan behar dira.

Lanak aukezteko orduan plika sistema erabiliko da, hau da, goitizen batekin izenpetuko dira eta gutun-azal handi baten kanpoko aldean lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria adieraziko dira. Hori guztia Altsasukoak Aske lelopean. Gutun-azal handiaren barruan gutun-azal txiki bat sartu beharko da, eta, bertan, egilearen datuak sartuko dira: izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-posta. Parte hartzeko lanak honako helbidera bidali behar dira: Santa Kruz kalea, 36 zenbakia; Altsasu , 31.800.

Kategoria bakoitzerako bina sari banatuko dira, diploma eta altsasukoak aske oparia. Epaimahaia  literatura adituak diren sakandarrek osatuko dute eta saridunen berri otsailaren 8an jakinaraziko da hedabideetan. Sari banaketa Iortia kultur gunean izanen da.

Bigarren edizioa

Altsasuko auzia deitzen dena hasi zenetik bizi izandako guztia modu sortzailean adieraztea da literatura-lehiaketaren helburua. Bigarren edizioaren deialdia egin dute. Izan ere, aurtengo urtarrilaren amaieran banatu zituzten lehenengo edizioaren sari banaketa.

Lehenengo edizioan, guztira, 54 idazlan aurkeztu ziren.