Manezen bidai musikatua

Guaixe 2018ko aza. 22a, 15:53

Manez eta Kobreak kontzertua antolatu zuen Berria egunkariak, Sakanako Berrialagunak, Sakanako Mank-ek eta Altsasuko udalak elkarlanean larunbatean. Iortia kultur guneko gela ia bete zen Thierry Biscaryren taldearen doinu "ibiltariak" entzuteko. Ahotsak eta haize instrumentuak nahasati ditu taldeak. Martxoan kaleratu zuen lehen diskoa.