Oso gazte hasi ziren Garabatos taldeko kideak musikaren munduan. Lakuntzako I. Pop-Rock jaialdian bigarren sailkatua izan zen Garabatos taldea. Alerta Gorriak irabazi zuen lehiaketa, baina Hatortxu Rock-en jotzea erabaki zuten. Hortaz, Garabatos taldeko kideek diska grabatzea erabaki zuten. "Azkenean" lortu dute haien lehenengo lana kalean ikustea: Silencio. Zazpi abestiz ostatutako diskoa da. Iñaki Gasco (gitarra), Irati Lasa (ahotsa), Mikel Manero (bateria), Gaizka Ocaña (gitarra) eta Asier Palomino (baxua) musikariek osatzen dute taldea. Diskoa Altsasuko, Urdiaingo eta Etxarri Aranazko tabernetan salgai dago.
Lakuntzako pop-rock lehiaketan parte hartu zenuten eta diskoa grabatzeko aukera irabazi zenuten. Aurretik diskoa grabatzeko nahia zenuten?
Iñaki: Nahia bai. Nik uste talde guztiek dutela diskoa grabatzeko nahi hori. Eta saria bultzada izan zen. Sarian 40 orduko grabaketa saioa izanen zela jartzen zuen, baina gehiago egon ginen.
Gaizka: Ez genuen kontua eraman. Ritxi Areta estudiokoa ezaguna eta laguna zen.
Nolako esperientzia izan da diskoa grabatzea?
I.: Kriston esperientzia izan da. Disko grabatzearen atal guztiak. Lehenengo abestiak prestatu, bakoitzak bere lana egin eta gero estudiora joan eta dena elkartu... Gero abesti hori entzutea oso sentsazio polita da.
Kontzertuetan, hasieran, bertsioak jotzen zenituzten. Zer nolako bertsioak?
I.: Beti Rock-and-Roll. Abesti batzuk desbideratzen ziren, Gatibu taldearen estiloko abestiak, esaterako. Baina bestela Guns and Roses, AC/DC, Bon Jovi eta estiloko taldeen abestiak jotzen genituen. Gustatzen zaizkigunak, azken finean.
Eta diskoan estilo hori entzun daiteke?
G.: Diskoan badaude abesti batzuk 1970ko hamarkadako musika burura ekartzen dituztenak. Ez gara horiek bezain onak, baina 1970ko hamarkadako kutsu hori aditu daiteke diskoan. Dena dela, ez da estilo zehatz batekoa. Badaude modernoagoak diren doinuak ere, Marea taldearen estilokoak. Ateratzen zaiguna jotzen dugu.
Diskoko abestiak zuek egin dituzue, zuek sortu dituzue.
G.: Bai. Gainera bien artean egin dugu, Iñakik eta biok.
Nolakoa izan da sortze prozesu hori?
I.: Lan asko dakar. Zaletasun bat da, baina horretara jarri behar zara. Niretako zailea letrak idaztea da. Melodiak ateratzen dira, eta gutxi gora behera gainetik abesten baduzu ateratzen dira. Baina letrak idaztea... Arrazoi bat izan behar duzu.
G.: Gainera guk egiten dugu gitarra reel bat sortu eta gero zer daukagun esateko pentsatu. Beste batzuek kontrakoa egiten dute, lehenengo idatzi eta gero gainean abestia egin.
Abestiak gaztelaniaz eta ingelesez. Zergatik?
I.: Agian ez da gure kontua. Abestiak konposatzan hasi ginenean, Iratik, abeslariak, ingelesez abestea nahiago zuela esan zigun. Eta horregatik egin genuen.
G.: Lehen esan duguna. Guk gitarra hartzen dugu eta melodia bat sortzen dugu. Letra igual zaigu zer hizkuntzatan egon. Gaztelaniaz hobeto idatziko dugu gertuago dugulako, baina Irati ingelesez kantatzen dago gutura. Zergatik ez. Ingelesa melodikoagoa da; hizkuntzaren gauza bat izanen da. Egia da euskaraz ere egin genezakeela, baina ez dugu gure giroan entzuten. Gainera, gure estiloa askotan ingelesarekin lotzen da.
Gazteak zarete, nondik datorkizue 1970ko hamarkadoko estiloarekiko zaletasuna?
I.: Nik, adibidez, nire aitaren erreferentzia izan dut. Los del Rayoko baxua da. Etean betidanik entzun dut Rock-and-Rolla.
G.: Gustatzen zaigu. Duela berrogei urte inguru jaio bagina, askoz gusturago biziko ginela uste dut. Musikaren aldetik, noski. Beste gauza batzuk ez zitzaizkigun gustauko, baina musika bai.
Zertan inspiratzen zarete?
G.: Malcolm Young AC/DCko bigarren gitarrak reel potente bat egiten du eta horietan inspiratzen naiz. Reel sinpleak dira, baina oso potenteak. Hiru akorde besterik ez dira, baina guk jotzen ditugunean ez da berak egiten duena.
Lehenengo aldia da abestiak egiten dituzuela?
G.: Niretako bai.
I.: Nik aurretik banituen batzuk idatzita, baina garrantzi gabekoak. Zatiak ziren. Gustatzen zitzaizkidan reel batzuk eta letra zatitxoak jartzeko erabiltzen nituen.
Noiz sortu zen Garabatos taldea?
G.: Orain dala lau bost urte sortu zen hasiera batean, bueno, bueno aurretik ibili ginen Mikel bateria eta ni egon gara beti jotzen elkarrekin eta atera genuen proiektu bat aurreko talde batetik eta asteburutan biltzen ginen eta jotzen genuen besterik gabe. Eta gero agertu zen Iñaki ere eta jo ze ondo jotzen duen gitarra tipo honek eta hasi ginen muntatzen pixka bat taldea. Eta hori, joan ziren batzen gaur garenak izan arte.
Zergatik Garabatos?
I.: Izena azkenean ez genekien zer jarri nolabait esateko.
G.: Berez jarri genion izena eta hola agertu zen justo atera zuen Fitok azkeneko diska eta dago abesti bat dela Garabatos eta disko horri eman genion nahiko kaña ez zelako Fitoren estiloa zen pop-eroagoa eta ez dakit Garabatos abesti horri hartu genion besteak baino hobeagoa gure ikuspuntutik, eta hasieran jotzen genuen.
Diska 'Silencio' deitzen da, nondik dator Silencio izenburu hori?
I.: Istorioa ez da xamurra ze egon zen laguntzen portada egiten Gabri deitzen dena, Iruñeko El Desvan taldean jotzen du eta abesti batean parte hartzen du ere, eta egin zigun portada eta hasiera batean Gaizka eta biok nahi genuen deitzea diskoa descarao
G.: Iñakiren osabak esaten zigun beti descaro, descarao, baina gero diseinuan Gabrik jarri zuen Silencio argazkiarengatik ze hori bai nahi genuen agertzea agertzen dela Irati eta nolabait berak askotan esaten digu a callar gaztelaniaz ba 'silencio' atera zen ikusi genuen ondo eta ez da zentzuarengatik. Ez dago Silencio deitzen den abestirik. Da zerbait estetikoa ikusi genuen ongi gelditzen zela.
Etorkizunerako zer espero duzue?
I.: Momentuz Irati Chiletik etortzen denean igual, orain pixkat geldirik gaude, baina igual estilo batean jarri arreta eta bestetatik aldendu eta igual diska bakarrik hizkuntza batean egin.
G.: Behintzat jotzen jarraitu, musikan segitu. Hori bai.
Abestiak konposatzen jarraitzen duzue?
G.: Seguruenik Iñakik nik baino gehiago.
I.: Hori ez da inoiz gelditzen. Gitarra hartzen dudan bakoitzean igual ideia berri bat sortzen da, hori grabatu eta letra bat jarri edo horrelako zerbait.
Diskoa grabatzeak talde bezala gehiago elkartu zaituzte?
G.: Azkenean diska grabatzean azkeneko partean dena grabatuta dagoela iristen da momentu bat bolumenak mugitu beharko dituzula eta ez dakit, hor bai batzen zarela talde bezala zergaiti gitarristak nahi du altuago, ahotsak hainbeste ez. Eta azkenean ezagutzen zara talde bezala gero eszenatokian jotzerako garaian.
I.: Egia esan eszenatokietan geroz eta erraztasun gehiago daukagu. Hasieran bai isilagoak-edo ginen.
G.: Diskoan agerian geratzen da hori.
Zuen zaleak ere badituzue, ez?
G.: Beti etortzen dira gurasoak.
Eta nola ikusten duzue gurasoek musikaren munduan egoteak?
I.: Nire kasuan ongi baina ez pentsa kontzertuetara etortzen denik.
G.: Nik uste gustatzen zaiela beraiei guri baino gehiago. Gainera egiten dugunez bere garaietako musika. Eszenatokitik gainean ikusten duguna gehien bat da etortzen den jendea dela gazteak badira. Adina zerbait mentala da, ez zenbaki bat.